miércoles, 30 de enero de 2013

IHAUTERIAK-KARNABALAK

    

Gero eta gertuago ditugu ihauteriak. Hor eskuman , oraindik dantza ez dakizuenentzat, bideo bat duzue: "Zazpi jauzi" Benga ba, entsailatu eta prest egon hurrengo otsailak 8rako

Hemen duzue benetako juantranposo bat(ez beldurtu!!!, gu ez gara hain potoloak joan behar!!!! edo bai?) Aquí teneis una foto de nuestro disfraz, pero, tranquilos nosotros no tenemos porque ponernos tan "potolos"

Animatu!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Cada vez está más cerca  el carnaval. Os he puesto a la derecha un vídeo para los que todavía no os sepáis bien los pasos. A ensayar y estar preparados para el 8 de febrero

Animo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1

martes, 29 de enero de 2013


SANTA AGEDA BEZPERA

 Datorren astelehenean, hilak 4an, Santa Ageda ospatuko dugu. Eskolatik irtengo gara 15:00etan, eta ohitura den bezala Errekalde auzoan abestuko dugu.
 Makila ahalik eta azkarren ekartzea eskatzen da, entsaioak egiteko.Egun horretan, fraka bakeroak eta laukidun zapia jantziko dugu.

El próximo lunes, día 4, celebraremos Santa Ageda. Saldremos de la escuela a las 15:00 h. a cantar, como es tradición, en el barrio de Errekalde.

Los alumnos deben traer la “makila” (palo) cuanto antes para poder empezar los ensayos.Ese mismo día vestiremos pantalón vaquero y el pañuelo de cuadros.


URGAIN

http://www.urgain.eu/

Hona hemen Urgaineko web orria. Bertan aurki ditzakezue bideoa eta gune desberdinetarako sarrerak: Txiki txoko, Errekalde, Zuazola eta Larraña.


Aquí os pongo el enlace de Urgain, donde podréis encontrar, aparte del vídeo las entradas a los distintos puntos: Txiki txoko, Zuazola, Errekalde y Larraña

sábado, 19 de enero de 2013



AMERIKAKO BIZTANLEAK:


AZTEKAK:


Nekazari eta artisauak ginen. Eraikin handiak ( piramide mailakatuak) egin genituen jainkoak gurtzeko. Idazkera hieroglifikoa erabiltzen genuen.
Borrokalari sutsuak ere baginen.
Hernan Cortes espainiarraren armada izan zen gure suntsitzaile nagusienetakoa.




MAIAK:

 Cultura Maya

Nekazari eta artisau bikainak ginen. Eguzkia eta ilargia gurtzeko piramide mailakatuak egin genituen.
Idazkera hieroglifikoa ere asmatu genuen.
Borrokalariak ere baginen.
Baina ez dago gure desagerpenaren inguruko informazio gehiegirik.
 

INKAK:

 
Nekazari eta artisau onak ginen. Machu Picchu hiria eraiki genuen . Bertan ere piramide mailakatuak daudelarik.
Ez genuen idazkera hieroglifikorik erabiltzen , marrazki bidez trasmititzen genuen gure jakinduria.
Gerlariak ginen eta armada handiak osatu genituen. Francisco Pizarrok, soldadu espainolekin gure hiria suntsitu zuen.


Kaixo guztioi,

Hemen eskubian, seinu hizkuntzan egindako ipuin bat jarri dizuet. Ea zer iruditzen zaizuen!!!

Guk gure ipuinekin horrelako zerbait egiteko gai izango ginen?


Kaixo, a la derecha os he puesto un cuento realizado en el lenguaje de signos. Haber qué os parece. ¿seriamos capaces de hacer algo parecido con los nuestros?

viernes, 11 de enero de 2013


AMERIKETARA JOAN NINTZEN



Kaixo, hemen gaude berriro ere oporretatik bueltan. Gogoratu nahi dizuet Ameriketara joan nintzen proiektua lantzen ari garela eta gure txoko zuria betetzen ari dela. Bai gauza interesgarriak ditugula!!! Aquí estamos de nuevo a la vuelta de las vacaciones. Os recuerdo el proyecto que estamos trabajando"Ameriketara joan nintzen" y que nuestro rincón temático se esta llenado de objetos muy interesantes.

Aste honetan inuiten inguruan aritu gara eta hona hemen gehiago jakiteko link bat
Esta semana hemos trabajado los inuitas y por si os interesa os pongo este link
http://youtu.be/6UIrgAFW3aQ